Komunikazioa

ETB1ek %3,1eko ikusle kuota izan du apirilean

2009. urteko irailetik ez zen euskarazko katea datu horretara iristen; kirol emanaldiek igo dute batez bestekoa

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Azkenaldian lortutako daturik onena eskuratu du ETB1 kateak apirilean: Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %3,1eko ikusle kuota. Aurreko hilabetearekin alderatuta, zortzi hamarreko egin du gora. Iaz hilabete berean lortu zuen datu onena (%2,7), Txapeldunen Ligako finalerdiei esker. Oraingoan beste marka bat hautsi du ETB1ek: Real Madril-Bayern finalerdiko penaltiak historian ikusle gehien izan duen emanaldia bilakatu da: 700.000 ikus-entzule.

Txapeldunen Ligaz aparte, eskuz binakako txapelketako partidek datu onak izan dituzte (igandeko finala liderra izan zen). Eta txirrindularitzan, Euskal Herriko Itzuliak %7,5eko batez besteko kuota izan zuen. Kantuan saioa fin hasi da larunbat gauetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.