Apirilaren 21ean estreinatu zuten ETB1en Kantuan musika saioa eta uda hasi aurretik amaitu. Aspaldiko partez, larunbat gauetarako euskarazko kateak barne ekoizpeneko asteroko ikuskizun bat izan zuen. Sei atal grabatu zituzten, eta ondotik beste bi bilduma eman. Eta segituko zuen edo ez zalantzazko bazen ere, udazkenean beste 6-8 atal egingo dituzte.
Julian Iantzi da Kantuan saioko aurkezlea. Eta lehen denboraldiko kantariak hauek izan ziren: Dounia Zolati, Idoia Uralde, Eider Roza, Juanpa Agirre, Leire Tejada eta Iñigo Perurena. Tartean, neska-mutikoei oholtza gainean kantatzeko aukera ere eman zieten. Saio bakoitzean, halaber, gonbidatu bereziak izaten zituzten «kritika onuragarria» egiteko. Haietako batzuk kantuan ere jarri zituzten. Eta Julian Iantzi jendaurrean abestera ere ausartu zen atal batean. Lehiaketen presiorik ez du programak, eta aste bakoitzean estilo bateko kantak abesten dituzte.
DBHko irakasleen istorioak
ETBko arduradunak datorren denboraldirako erabakiak hartzen ari dira. Mendiarekin lotutako probako saio bat ari dira prestatzen, Ernion grabatzeko asmoz. Umorearen alorrean Kontuz, atsuak!!! saioa egingo dute (atal berria irailean estropaden ingurukoa izango dela erabaki dute). Eta apusturik handienetakoa DBH saioa izango da, umore-fikzioko proiektu berria. DBHko irakasleen istorioak izango ditu oinarri. «Proiektua oso landuta dago, baina erabat itxi gabe», azaldu dute ETBko iturriek.
Komunikazioa
ETB1eko 'Kantuan' musika saioak atal berriak izango ditu udazkenean
Julian Iantzik udaberrian aurkeztu zuen programarekin segitzea erabaki du ETBk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu