ETB2 katearen gainbehera denboraldian zehar ez da handiegia izan, baina aurreko urteko ikusle galera mantendu egin da. Abuztuan, ordea, galera areagotu eta 2011. urteko datu txikiena izan du kateak: %7,5eko ikusle kuota Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Uztailarekin alderatuta sei hamarreko galdu ditu; iazko abuztuarekin alderatuz, puntu eta erdi; eta duela bi urteko abuztuarekin konparatuz, bost puntu eta hamarreko bat. Urte asko ziren ETB2k ez zuela hain datu txikia lortzen hilabete batean.
ETB1ek, berriz, %2,6ko ikusle kuora izan du abuztuan. Hori da 2011. urtean lortutako bigarren datu onena, apirilekoaren ondoren —hilabete horretan Txapeldunen Ligako Real Madril-Bartzelona eman zuten—. Aurreko hilabetearekin alderatuz, euskarazko kateak puntu erdian egin du gora. Baita iazko abuztuarekin konparatuta ere. 2009ko abuztuan, berriz, %3,7ko kuota zuen ETB1ek.
ETB3 kateak %0,8ko ikusle kuota izan du abuztuan, uztailean baino hamarreko bat gutxiago.
Tele5 da gehien ikusten dena
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Tele5 da gehien ikusten den katea: %16,5eko kuota. Espainian ere Mediaset taldeko katea da lider, %14,3ko kuotarekin. La1 da bigarrena %13,2rekin, eta Antena3 hirugarrena %11,3rekin. Hiruetatik Antena3 da igo den bakarra. Cuatrok (%5,9) eta La Sextak (%5,1) behera egin dute. Gaikako kateen artean Clan da indartsuena: %3,4. Gertu du Neox, %3,3ko kuotarekin.
Komunikazioa
ETB2k %7,5eko ikusle kuota izan du abuztuan, bi urtean bost puntu galduz
ETB1 kateak %2,6ko kuota izan du EAEn azkeneko hilean, duela bi urte baino puntu bat gutxiago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu