ETBko albistegietako buruordea kargutik kendu dute

Ester Udaondok ukatu egin du Roberto Montalvillo edo Juan Carlos Viloria buruekin arazoak eduki dituela

Edu Lartzanguren.
2011ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Ester Udaondo kazetaria ETB1 eta ETB2ko albistegietako zuzendariorde postutik kendu dute. Atzo prentsan agerturiko informazioaren arabera, Roberto Montalvillo abistegietako buruarekin eta Juan Carlos Viloria politikaburuarekin izaniko ika-miken ondorioa da erabakia. Udaondok berak arazoak izan dituela ukatu dio BERRIAri.

«Ez dugu inolako arazorik izan», esan zuen atzo Udaondok. Prentsan agerturikoak gezurtatzeko, Viloriarekin batera ohar bat prestatzen ari dela gaineratu zuen. Zuzendaritzan moldaketa bat egin nahi izan dutela eta horretan bera kanpoan geratu dela dio. Goizean goizeko albistegietan aritzea eskaini diotela, baina ordutegi hori familiarekin ezin duela uztartu esan du.

Liskar giroan eman dituzte azken hilabeteak. Azaroan lehertu zen zuzendaritza eta erredaktoreen arteko tentsioa. Kazetari batek Estatutuaren urteurrenaz idatzitako testua atzera bota eta Viloriak berak idatzitako testua eman zion erredaktoreari irakurtzeko. Kazetariak uko egin zion, eta behin-behineko kontratua duen beste kazetari bati eman zioten testua, eta horrek irakurri zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.