Komunikazioa

Euskalerria Irratiaren 'Sanfermintza' saioa, egunero 'Berria.info'-n ikusgai

Sanferminetako txupinazoa zuzenean emango dute gaur Berria Telebistak, ETBk eta TVEk

Zaldi Zuriko ostatuko terrazatik egingo dute goizero Euskalerria Irratiko Sanfermintza saioa. BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Sanferminak irratiz, telebistaz eta Internet bidez jarraitu ahalko dira datozen egunetan:

Berria.info

Sanferminek atal nabarmen bat izango dute Berria.info-n: http://berria.info/sanferminak11.Lara Madinabeitia BerriaTBko bideogileak zuzeneko emankizuna eskainiko du gaur 10:00etatik 12:30era Iruñetik, Euskalerria Irratiaren emankizuna jarraitzeko aukera emanez. Bihartik hilaren 14ra, egunero Euskalerria Irratiaren Sanfermintza saioa ere ikusi ahal izango da wegunean, 12:00etatik 14:00etara. Webgune berezian, gainera, Madinabeitiak egingo dituen bestelako bideoak ere jasoko dira, baita Iruñeko kazetariek kalean grabatuko dituztenak ere. Kazetariek, gainera, sanferminak izango dituzte hizpide Berriketan.info sare sozialean, Sanferminak 2011 atal berezian, eta iruzkin horiek ere jasoko ditu webgune bereziak. Horrekin batera, testu eta argazki bilduma ere ikusi ahalko da Berria.info-n, albiste eta iritziekin batera; entzierroaren gorabeherak goizean goizetik izango dira webgunean. Hiru egitarau irakurri ahal izango dira, gainera: udalarena, peñena eta Gora Iruñea! taldearena. Peñei buruzko informazioa ere eskura izango da sanferminetako atal berezian.

Euskalerria Irratia

Txupinazoaren zuzeneko kontakizuna Udaletxe plazatik egingo dute Txari Eletak eta Juan Kruz Lakastak, 10:00etatik 12:30era. Reyes Ilintxeta udaletxe barruan izango da zinegotzi euskaldunak elkarrizketatzen; Pello Argiñarena kalean izango da. Lesakako alkatea ere elkarrizketatuko dute. Bihartik hilaren 14ra arte, Sanfermintza saioa egingo dute Zaldi Zuriko ostatuko terrazatik. Zuzeneko musika izango da aste osoan: Julieta La Txula Potra, Fermin Valencia, Alardeko txistulariak, Mila Jota abeslaria, The Trikiteens eta Edmundo Lakort. Iñigo Astizek Sanferminologo atala egingo du, 13:45ean. Kukuxumuxuko Edurne Arrizibitak, berriz, entzierroaren erradiografia egingo du. Konpartsaren GPSa atala ere izango dute goizero.

ETB

Txupinazioa ETB1 eta ETB2 kateetan ikusi ahalko da. ETB2ko Navarra Directo saioa Euskal Herri osoan ikusiko da egunero, 13:00etan. Saio horretan entzierroek tarte zabala izango dute. Pobre de mi ere emango dute.

Euskadi Irratia

Gaurko txupinazotik abiatuta, konexio ugari egingo dituzte sanferminekin egunero. Iñaki Elorza, Eli Eraso, Iratxe Eizagirre eta Aiert Arieta-Araunabeña ariko dira berriemaile lanetan.

Info7

Nafarroan.com agerkari digitalarekin elkarlanean, saio berezia egingo dute gaur Iruñetik, 10:00etatik 12:30era. Mahai inguru berezia eta gaurkotasun politikoarekin lotutako elkarrizketak egingo dituzte. Txupinazioa ere zuzenean eskainiko dute eguerdian.

RTVE

TVEk, RNEk eta Rtve.es-ek txupinazoa emango dute zuzenean Iruñeko udaletxetik. Bihartik aurrera, berriz, goizero entzierroak ikusi ahalko dira La1 katean—07:15ean hasiko dituzte emanaldiak—. Pilar Garcia Muñiz, Ciudadano Garcia eta Patxi Cervantes ariko dira entzierroen kontaketa egiten. Aurretik eta ondoren, Nafarroako lurralde egoitzako langileak ariko dira: Mavi Doñate, Arantxa Markuleta, Ana Valencia, Fernando Roncal eta Cristina Garcia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.