Komunikazioa

Ganett taldeko 80 egunkariek kobratu egingo dute edizio digitaletan

2013. urtetik aurrera 100 milioi dolar fakturatzea espero dute kobraketa sistema berriari esker

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
The Wall Street Journal eta The New York Times egunkariek hartutako bide bera hartuko dute USA Today-k eta beste 79 egunkarik. Ganett da AEBetako egunkari talde editore handiena, eta aste honetan iragarri du urte amaieran bere egunkarietako edizio digitaletan ordainezko sistema jartzen hasiko dela. Kobraketa sistena berriarekin, 2013. urtetik aurrera urtean 100 milioi dolar fakturatzea espero dute. Halaber, publizitate sarrerak handitzeko itxaropena dutela esan dute arduradunek.

Irakurleek ordaintzeko zenbait modu izango dituzte aukeran. Harpidetza egiten dutenek aukera izango dute eduki digitalak ordenagailu tradizionaletan eta gailu eramangarrietan irakurtzeko. Bestalde, Gannett taldeko Cars.com autoen ataria eta CarrerBuilder.com lana bilatzeko gunea doakoak izango dira aurrerantzean ere.

Gannett taldeak iaz 458,7 milioi dolarren irabaziak izan zituen, aurreko urtean baino %22 gutxiago. Taldearen fakturazioak, berriz, %3,7 egin du behera azkeneko urtebetean. New Yorkeko burtsan Ganetten azkioek %5 jaitsi dira azkeneko hamabi hilabeteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.