'Gaztezulo' 200. zenbakira iritsi da, eta festa bat egingo dute hilaren 25ean

urtzi urkizu
Donostia
2018ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Gaztezulo aldizkariak hemezortzi urte bete ditu, eta 200. zenbakia gaur iritsiko da kioskoetara. Mardulagoa da alea, atal bereziak ditu, eta azaleko protagonistak irakurleek aukeratu dituzte. Bozketa bat antolatu zuten, irakurleek azala aukera zezaten, eta boto gehien jaso dutenak Altsasuko Gurasoak izan dira. Amaia Amilibia, Gotzon Urrizola, Edurne Goikoetxea eta Bel Pozueta ageri dira azalean, eta elkarrizketa bat egin dute haiekin. Gainera, hilaren 25erako jai bat antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian, eta sarreren %5 Altsasuko Gurasoentzat bideratuko du aldizkariak. Festan, Zea Mays taldeak, Xabi Solanok, ZuriƱe Hidalgok, Jon Basagurenek, Xabi Bandinik, Liherrek eta Grises taldeak parte hartuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.