'Geldiezinak', emakume kirolarien ibilbidea nabarmentzeko

Beñat Mujika Telleria.
2023ko irailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team-ek Geldiezinak proiektua aurkeztu zuten atzo EITBren Bilboko egoitzan. Goi mailako euskal kirolaren historian nabarmendutako emakumeen lorpenak balioetsi nahi ditu. Horretarako, dokumental eta podcast sorta bat sortu dute. Protagonista bakoitzari saio bat eskainiko diote, eta urrian estreinatuko da. Haurrentzako liburuxka bilduma bat ere egin dute.

Euskal Herriko emakume kirolari onenen lana nabarmendu, belaunaldi berrientzat erreferente izan daitezen. Hori du helburu Geldiezinak egitasmoak. Dokumental saila astero eskainiko da ETB1en, igandean, 11:30ean, Helmuga saioaren barruan. Gainera, Basque Team fundazioaren gainerako helbideetaneta Primeran plataforman ere ikusteko aukera izango da. Protagonistak hauek dira, besteak beste: Ibone Belaustegigoitia, Maialen Chourraut, Maider Unda, Ainhoa Ibarra, Ainhoa Murua, Eli Pinedo, Almudena Cid, Leire Olaberria, Maider Telleria, Sara Carracelas, Edurne Pasaban, Karmele Gisasola, Nerea Arruti eta Alazne Etxaburu. Podcastak EITBren plataformetan egongo dira entzungai, eta liburuxkak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietan banatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.