Arralden trama asko daude zabalik, eta horietako batzuk gaur argituko dira, Goenkale-ren denboraldiko azkeneko atalean. Alabaina, beste kontu batzuekin zer gertatuko den jakin gabe geldituko dira telesailaren jarraitzaileak.
Lukas eta Malen ezkontza prestatzen ari dira. Baina Lukasek eta Ikernek euren harteko maitasun harremanari ekin diote isilpean. Nekanek Ernestori jakinaraziko dio haur lapurretekin lotura duela frogatzen duen informazioa duela. Ernestok esango dio Ines gezurretan ari dela. Polizia etxera bideo bat helduko da, eta bertan Inesek gizon bat hil zuela aitortzen du. Sor Paresik ez du kartzelara joan nahi, eta laguntza eskatuko dio Ernestori; Ernestok, ordea, ez dio jaramonik egingo. Mojak mendekua hartuko du, Maleni egia osoa kontatuz.
Goenkale-k 18. denboraldia bete du, baina oraindik jarraitzaile ugari ditu. Aurten, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %11,5eko ikusle kuota izan du euskaldunen artean. Audientzia metatua 71.000 ikuslekoa izan da batez beste.
Bestalde, hilaren 26an Goenkale 18 gala berezia emitituko dute. Irailean itzuliko da telesaila.
Komunikazioa
'Goenkale'-ren 18. denboraldia gaur amaituko da, argitu gabeko tramekin
Euskaldunen artean %11,5eko ikusle kuota izan du aurten saioak: 71.000 ikusleko audientzia metatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu