Ikus-entzunezkoak

'Gure hots' dokumentala Primeran plataformara iritsi da

Euskal Herriko hainbat emakumeren lekukotzak jasotzen ditu dokumentalak. Arrate Fernandezek zuzendu du. 'Filles de feu' telesaila ere estreinatu dute.

'GURE HOTS'
'Gure hots' dokumentalaren egileak: Leire Zinkunegi eta Arrate Fernandez. HITZA
urtzi urkizu
2024ko martxoaren 9a
05:00
Entzun

Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Primeran plataformak Gure hots izeneko dokumentala jarri du bere katalogoan. Dokumental horretan, hainbat emakumeren lekukotzak jaso ditu Arrate Fernandez zuzendariak. Askotariko gaien inguruan mintzatuko dira. Honako hauek dira dokumentaleko protagonistak: Itxaro Borda, Maite Ariztegi, Josebe Iturrioz, Alaia Martin, Esti Besa, Mati Iturralde, Isabel Elizalde, Irantzu Varela, Nekane Jurado, Alizia Aleman, Maddi Zubeldia, Ane Ablanedo eta Caroline Philips. Narratzailea Leire Zinkunegi da.

Gure hots dokumentalaren trailerra.

Era berean, Primeran plataformak Filles de feu telesaila estreinatu du asteon —euskarazko audioa eta azpidatziak ditu—. Telesail horren jatorrizko hizkuntza frantsesa da, eta Suaren alabak izena jarri diote Primeran-en. Istorioa 1609. urtean dago girotuta, Euskal Herrian. Pierre de Lancre epailea herri batera iritsiko da, eta hiru ahizpa arriskuan egongo dira. Izan ere, inguru horretako emakumeen askatasunarekin izuturik eta itsuturik, Lancrek sorgin ehiza odoltsu bati ekingo dio. Hiru ahizpek borroka egingo dute, bizirik irauteko... Telesailak sei atal ditu, bakoitza 50 minutukoa. Fikzioaren sortzaile eta zuzendariak Giulia Volli eta Maite Sonnet dira. France2 kate publikoak estreinatu zuen iaz telebista konbentzionalean.

Filles de feu telesailaren trailerra.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.