Hamaikak 'Zozoak beleari' podcast berria emango du igandero

Laura Re eta Danelicious. HAMAIKA.
urtzi urkizu
Donostia
2023ko urriaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Laura Rek eta Daneliciousek Zozoak belari bideopodcast berria aurkeztuko dute Hamaika telebistarentzat. Igandean estreinatuko dute saioa: 16:00etan sareratuko dute Spotify, Ivoox etaYoutube plataformetan, eta Hamaikak telebista konbentzionalean 22:00etan emitituko du.

Astero gonbidatu bat izango dute. Hartaz, hiruren arteko elkarrizketa bat izango da saioa. Gonbidatuak ez du jakingo aldez aurretik zein izango den saioan jorratuko duten beldurra. Izan ere, beldurren inguruan hitz egitea da podcastaren xedea. Umorea eta ikuspegi feminista izango dira saioaren bi ezaugarri.

Bestalde, kalera irtengo dira herritarrei galdeketak egitera. Podcastak «estetika emoa eta estilo beltza» izango ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.