Komunikazioa

'Haratago' dokumental saioa emango dute ETB1en arratsaldero

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Datorren astetik aurrera, 17:30ean, Haratago dokumental saioa emango dute. Aurretik, ETB3k emitituko dituen dokumentalak ikusi ahalko dira aurreneko katean. Hasier Etxeberria kazetaria da saioko aurkezlea.

BBCk ekoitzitako bost dokumental emango dituzte datorren astean. Astelehenean pertsona argalei eskainitako dokumentala izango da. «Nola lortzen dute loditasun epidemia berrian ez erortzen? Zergatik ez gara denok lodiak?» Galdera horiekin bueltaka, medikuntza zientziak hainbat erantzun harrigarri emango ditu.

Urtarrilaren 10ean, asteartea, ametsen ezkutuko munduaz ariko dira. Abanguardiako esperimentuen bidearen eta kontakizun pertsonalen bidez, misterio horren atzetik erantzun bila ibiliko dira BBCren lanean.

Asteko hirugarren dokumentalean, orduaz ariko dira. Denboraren hasierara joko dute; Soken Teoria aztertuko dute, eta denboraren mugetan barna ibiliko dira. Dokumentalaren gidaria Brian Cox fisika irakaslea izango da. Ostegunean, roboten mundua ezagutzeko aukera izango da. Blade Runner filmeko erreplikanteak gogoratuko dituzte, baina halako robotik oraindik ez dela heldu azalduko dute.

Astea amaitzeko, memoriaren inguruko lan bat ikusi ahal izango da. Bere oroitzapenik gaiztoenak pilula bidez ezabatzen ari den emakume bat agertuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.