AEBetako prentsaren negozio eredua aldatzen ari da; publizitatearekiko mendekotasuna nabarmen gutxitu dute egunkariek; batez ere, harpidetza digitalari esker. AEBetako egunkarien elkarteak (NNA) kaleratutako txostenaren arabera, herrialde horretako egunkarien diru sarreren %43 publizitatea ez beste negozioetatik dator. Aldaketa nabaria da; orain gutxi arte, prentsa idatziaren diru sarreren %80egunkarietan argitaratutako iragarkietatik zetozen.
Txostenaren arabera, paperezko prentsaren harpidetzatik eratorritako diru sarrerak %14 jaitsi ziren. Harpidetza digitalari esker lortu dute publizitatearekiko mendekotasuna gutxitzea; 2012an egunkarien diru sarrerak %275 igo ziren, harpidetza mota horren ondorioz. Papereko eta sareko edukien eskaintza bateratuan topatu dute egunkari askok diru sarrerak igotzeko aukera; txostenaren arabera, %499 igo zituzten diru sarrerak egunkariek modu horretan.
Bestalde, papereko publizitateak diru sarreren %46 osatu zuen 2012an, aurreko urtean baino %9 gutxiago. Sareko publizitateak,berriz, diru sarreren %11 osatu zuen, 2011n baino %5 gehiago.
Komunikazioa
Harpidetza digitalari esker, diru sarrerak igo ditu prentsak AEBetan
Papereko eta sareko edukien eskaintza bateratuz egin diote aurre publizitatearen jaitsierari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu