Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak dira gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Honatx komunikabide bakoitzak egingo duen jarraipena:
'Berria.info'
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako mapa interaktiboa egongo da ikusgai. Eguneko beste gai batzuk jorratuko dira, adibidez, Nafarroa Oinez. Eguerdiko eta arratsaldeko parte hartze datuak emango dituzte. 20:00etatik aurrera inkestetako emaitzak iritsiko dira. Botoen kontaketa hasita, horren berri emango dute: EAE zein Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, bakoitza bere grafikoarekin. Behin betiko emaitzak jakinda, legebiltzarra nortzuk osatuko duten azalduko dute eta erreakzioak emango dituzte. Berriketan.info sare sozialean hauteskunde gauaren jarraipen zuzena ere egingo dute. Pello Urzelai eta Martxelo Otamendiren bideo analisiak izango dira. Halaber, Hamaikaren telebista saioa zuzenean ikusi ahalko da 20:00etatik 23:00etara. Hori bukatu bezain pronto, zuzeneko konexioak egingo dituzte EH Bilduk eta EAJk Bilbon aukeratutako egoitzekin. Zer eskatuko zenioke lehendakariari? galderari erantzunez egindako bideo guztiak batean bilduko dituzte. Erreportaje sorta bat ere izango da, aurreko agintaldietako koalizio eta itunekin.
Asteartean, berriz, mahai ingurua gidatuko du Pello Urzelaik emaitzen balorazioa egiteko, 12:00etan. Solaskideak Eider Alkorta, Koldo Ordozgoiti eta Igor Ortega izango dira.
Hamaika Telebista
Hauteskunde saio berezia egingo dute 20:00etatik 23:00etara. Aurkezleak Inaxio Esnaola eta Nagore Uriarte izango dira. Solaskideak, berriz, honakoak: Maria Gonzalez, Esteban Antxustegi, Juan Antonio Barretxea eta Ander Iturriotz. Etengabeko datuak emateaz gain, PSE, EAJ eta EH Bilduren egoitzetan izango dira. Hainbat politikarirekin telefonoz hitz egingo dute, baita BERRIA, Gara eta Noticias taldeko kazetariekin. 23:00etatik gauerdira arte datuak emango dituzte etengabe.
ETB
ETB1 katean Saioa Martijak, Ander Arzakek eta Xabier Usabiagak gidatuko dute programa berezia, 19:30etik aurrera. Solaskideak honakoak izango dira: Asier Blas, Eider Alkorta, Felix Arrieta, Jose Luis Lizundia, Pili Kaltzada, Maite Ubiria eta Arantxa Urretabizkaia. ETB2n Estibaliz Ruiz de Azua, Africa Baeta eta Asier Odriozola izango dira aurkezleak. Alfredo Retortillo politologoak emaitzak aztertuko ditu.
Euskadi Irratia
Beatriz Zabaletak gidatuko du saio berezia, 19:45etik aurrera. 25 lagunez osatutako lan taldea ariko da hauteskunde gauaren jarraipena egiten. Datuen hausnarketa egingo dute Xabier Aierdik, Nerea Azurmendik eta Mikel Irizarrek.
Radio Euskadi
Dani Alvarezek eta Xabier Garcia Ramsdenek gidatuko dute saioa 19:55etik aurrera. Saioan parte hartuko dute honako gonbidatuek: Gorka Landaburu, Juanjo Alvarez, Rafael Suso eta Mariano Ferrer.
Info7
Saio berezia 19:00etan hasiko da. Emaitzen jarraipena eta analisia egingo dute honako gonbidatuek: Iñaki Altuna, Amparo Lasheras, Arantza Zugasti, Ander Iturriotz, Antonio Alvarez Solis eta Iñaki Soto. Sare sozialetako giroaren berri emango du Patxi Gaztelumendik.
'Argia.com'
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen zuzeneko jarraipena egingo dute Argia.com-en, 19:00etatik hasita. Lehen inkestak, adierazpenak eta datuak ematen joango dira denbora errealean eta grafiko interaktiboekin. Ondoren, hedabiderik garrantzitsuenetan analista politikoek diotenari erreparatuko diote. Sare sozialetan herritarrek diotenari ere erreparatuko diote.
Komunikazioa
Hauteskunde gaua irratiz, telebistaz eta Internet bidez jarraitu ahalko da
Asteartean emaitzen balorazioa egiteko mahai ingurua aurkeztuko du Pello Urzelaik 'Berria.info'-n
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu