Venezuelan eta Bolivian gertatzen ari diren prozesu iraultzaileak direla eta, Hondurasen estatu kolpearen ondoren gertatzen ari diren giza eskubideen urraketak ezkutatzen ari dira Mendebaldeko hedabide askok. Egoera hori salatuko du gaur Bilbon Felix Molina Hondurasko Radio Progresoko kazetariak. Iaz, gutxienez hamar kazetari hil zituzten, eta Honduras kazetarientzako mundu bigarren estaturik arriskutsuena bihurtu zen.
Manuel Zelaya liberalak hartu zuen agintea 2006. urtean, eta Hugo Chavezen Venezuelarekin hitzarmenak egin eta ALBA erakundean sartu zuen Honduras. Militarrek estatu kolpea jo zuten 2009an eta Roberto Micheletti jarri zuten agintan. Nazioarteak ez zuen Micheletti onartu eta urte horren amaieran eginiko hauteskundeetan Porfirio Lobo zentro-eskuineko hautagaiak lortu zuen presidentetza. Kolpearen ondorioz hainbat hedabide okupatu eta itxi zituzten militarrek, besteak beste Molinaren Radio Progreso irratia.
Violaciones del derecho a la información en Honduras hitzaldia emango du Molinak. Harekin egongo da Unai Aranzadi Suedian bizi den kazetari eta dokumentalgilea. Honduras, hoy o nunca lana aurkeztuko du Aranzadik.
HITZALDIA
Noiz. Gaur, 17:30ean.
Non. Bilboko Hikaateneoan (Ibeniko Kaia).
Hondurasen kazetari izatea
Tegucigalpako Radio Progresoko Felix Molina herrialdean pairatzen duten egoeraz mintzatuko da Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu