Albistegi tarteak indartu egingo ditu ETBk astelehenetik aurrera. Batetik, ETB2ko Egun on, Euskadi ohi baino luzeagoa izango da. Solasaldi tartea 25 minututik 45era pasatuko da.
Bestetik, eguraldiaren tartea indartuko dute. Irudi berriaz gain, E plus formula estreinatuko dute, parte hartze eta dibulgazio gehiagorekin. Andoni Aizpuru eta Ana Urrutia izango dira astegunetako aurkezleak. Asteburuetan, Sara Gandara izango da aurkezlea. Urko Aristi, berriz, kalera irtengo da eguraldiarekin lotutako hainbat kontu erakusteko.
ETB1eko Azpimarra saioa arratsaldero aurkeztuko du Maddalen Iriartek, 19:20ean. Azpimarra+ berezia astelehenetatik astearteetara pasatuko dute (23:15). Datorren astearteko solaskideak Ander Iturriotz, Xabier Aierdi, Eider Alkorta eta Asier Blas izango dira. Arratsaldeko saioan, iazko solaskide gehienek jarraituko dute.
Ostegun gauean, Ana Aizpirik Hora GMT saioak jarraipena izango du nazioarteko informazioarekin. Internet bidezko komunikazioa indartuko du saioak, adituen iruzkin eta adierazpenak jasotzeko.
Komunikazioa
Informazio eskaintza indartuko du ETBk datorren astelehenean
'Azpimarra' arratsaldero 19:20ean emango dute, eta 'Azpimarra+' emanaldi berezia, astearteetan 23:15ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu