Komunikazioa

Ingelesa ikasteko saio bat hasiko da datorren astean ETBn

Alan Griffin australiarra Euskal Herriko hainbat txokotara iritsiko da bizikleta gainean, kamera ezkutu batekin

urtzi urkizu
Donostia
2012ko irailaren 14a
00:00
Entzun
In English, please izeneko saioa estreinatuko du ETBk datorren astelehenean. Ingelesa ikasteko programa hori Orio Produkzioak ekoizpen etxeak egin du, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren laguntzaz. Goizetan emango dute saioa ETB1en eta ETB2n, eta bost minutu iraungo du. Asteburuetan, berriz, aste osoko saioekin osatutako bilduma izango da, 25 minutuz.

Alan Griffin australiarra izango da programaren gidaria. Bizikleta gainean, Euskal Herriko hainbat txokotara iritsiko da, ikus-entzuleei ingelesez hitz egiten irakasteko asmoarekin. Kamera ezkutu bat izango du Griffinek gainean, eta ustekabean kalean topatutako jendea bihurtuko da ataletako protagonista. Kalean hainbat galdera egingo dizkie Griffinek. Batzuetan, ingeles onean emango dituzte erantzunak, eta besteetan, ingeles eskasagoan.

Telerrealitate eta kamera ezkutuko saioen kutsua izango du In English, please programak. Gainera, gramatikari eta hiztegiari eskainitako atalak izango ditu. Musikak ere izango du bere tartea, ingelesezko kantu ezagunak abestuko baitituzte neska-mutiko ugarik, karaoke berezi batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.