EITB Podkast plataformako Irabazi arte podcastaren gaurko atala jendaurrean egingo dute, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan, 18:30ean. Youtuben zuzenean ikusi ahalko da, gainera. ETB1eko izen bereko telesailaren bi pertsonaia aritzen dira podcastean gidari, kirolariak elkarrizketatzen. Gonbidatu bereziak izango dituzte gaur Arenek (Sua Enparantza) eta Norak (Nahia Sillero). Irene Paredes Bartzelonako jokalariak bideo konferentzia bidez parte hartuko du, Nou Camp zelaitik. Aretoan bertan izango dira, bestalde, Maddi Torre Realeko jokalaria eta Lur Errekondo harri-jasotzaile eta ETBko aurkezlea. Umorea Alazne Agirrek jarriko du, eta Mirua musika taldeak bertan joko du.
Telesailaren bigarren denboraldia, bestalde, datorren astean amaituko da. Aurten fikzioak %4,4ko ikusle kuota izan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
'Irabazi arte' podcasta zuzenean egingo dute gaur, Donostian

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu