Komunikazioa

Lizarrako Udalak Nafarroan ETB ikustea eskatu du, mozio baten bidez

Erredakzioa
2012ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Bildu, PSN, IU eta Nafarroa Bairen botoekin, Lizarrako Udalak mozio bat onartu du ETB Nafarroan ikustea eskatzen duena. Nafarroa Baiko taldeak aurkeztu zuen mozioa. Mozio horren bitartez, 2009. urtean sinatu zuten akordioa bete dezatela eskatzen die Lizarrako Udalak Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, Nafarroa osoan ETB LTD bidez zabal dadin. Bi gobernuek arazoa konpontzeko erakutsi duten «borondate falta» kritikatzen dute, bide batez. Onartutako testua Nafarroako Gobernuko presidenteari eta Kultura Departamentuari, Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta Kultura kontseilariari zein EITBko zuzendari nagusiari bidaliko diote. Jesus Mari Chasco NaBaiko zinegotziak honakoa adierazi du: «Hizkuntza eta kulturaren zabalpenak duen garrantzia zein ETB ikusteko dagoen tradizioa nabarmendu nahi dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.