TVEko Clan haurrentzako kateak animazioko pertsonaia berri batzuk izango ditu astelehenetik aurrera: Los Clanners. Katearen ikono bilakatuko dira, minutu eskaseko pieza labur batzuen bitartez. TVEko arduradunen arabera, «balio positiboak» zabaldu nahi dituzte pertsonaia berrion bitartez, eta, bide batez, teknologia berrien erabileran lagundu.
Los Clanners unibertso paralelo batean bizi dira, baina gizakien mundua ezagutu nahi dute. Batzuk lotsatiak dira, besteak jostalariak; badira abenturazaleak eta baldarrak ere. Gizakien makurkeriak eta bertuteak islatuko dituzte.
«Los Clanners erreferentzizko produktu bat izango da Espainiako animazioan, bere eduki, formatu eta estetikarengatik», azaldu du TVEko haurrentzako saioen zuzendari Jose Juan Ruizek. «Kalitatezko entretenimenduan beste pauso bat emango dugu».
Pertsonaia berriak txikiak dira, eta teknologiarekin lotuta daude. Hala, Internetekin ere beren garapena izango dute. «Haurren hizketakideak izango dira, bai webgunean, bai sakelako telefono inteligenteetan», iragarri du Rtve.es-eko haur edukien zuzendariorde Yago Fandiñok.
Komunikazioa
'Los Clanners' pertsonaiek Clan telebista katea inbadituko dute astelehenean
Animazioko pertsonaia berriak 6-12 urte bitarteko neska-mutikoei begira pentsatuak egongo dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu