2016. urtean, Movistarrek #0 izeneko kanala sortu zuen bere edukirik esanguratsuenak kate horretan emititzeko. Zazpi urte geroago, hilaren 31n desagerrarazi egingo dute #0 marka, eta, horren ordez, Movistar Plus+ kanalak hartuko dio lekukoa.
Horrek ez du eraginik izango Movistar Plusen harpidedunentzat. Konpainiak beste streaming plataforma batzuekin lehiatzeko asmoa du. Horretarako, Movistar Plus+ plataformarako harpidetza egin ahal izango dute kontsumitzaileek, nahiz eta Internetekoeta telefonoko harpidetza Movistarrekin ez izan. Zerbitzu horretan, zinema, telesailak, kirolak, dokumentalak, entretenimendua eta musika eskainiko ditu Movistarrek. Plataformaren prezioa hamalau euro izango da hilean.
Movistarreko harpidetza duten bezeroek, berriz, automatikoki izango dute eskura zerbitzuaren eskaintza berria —hilean hamaika euro ordainduta—. Bezero horiek baadute bestelako eduki eskaintza batzuk aparte kontratatzeko aukera: futbolari eskainitakoa, kiroletakoa, fikzioarena —telesail eta film ugarirekin—... Eta badute harpidedun horiek, era berean, Netflixen aplikazioa Movistarren menuan txertatzeko aukera ere. Ohiko funtzioak mantendu egingo dituzte.
Movistar Pluseko #0 marka hilaren 31n desagertuko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu