Komunikazioa. Iñaki Galdos. 'Basque Tribune'-eko sustatzailea

«Munduari Euskal Herriaren berri eman nahi diogu, ingelesez»

Kanpotarren jakin-mina asetze aldera, Euskal Herriari buruzko informazio landua eskaintzen du Interneteko atariak, ingelesez.

Adrian Garcia.
2013ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Txikitatik izan du Iñaki Galdosek (Oñati, Gipuzkoa, 1966) kanpotarrei Euskal Herriari buruzko gorabeherak azaltzeko grina. Uztailaren 18an bete zuen aspaldiko nahi hori: Basque Tribune Interneteko albistaria martxan jarri du kolaboratzaile talde zabal batekin batera. Euskal Herriari buruz gehiago jakin nahi duten ingeles hiztunengana iritsi nahi du Basque Tribune-k. Horretarako, ingeles hutsean askotariko gaiak «sakonki eta modu lasai batean» jorratzen dituzte. http://basquetribune.com/ helbidean bisita daiteke. Besteak beste, Aingeru Epalzak, eta Iruri Knorrek osatzen dute atariko aholkulari batzordea.

Zein helbururekin sortu duzue BasqueTribune?

Munduari Euskal Herriaren berri eman nahi diogu, ingelesez. Hori da proiektuaren definiziorik garbiena.

Nola jorratuko dituzue euskal gaiak?

Gure asmoa ez da eguneko berriak ematea. Basque Tribune-k ez du Realaren edo Athleticen berririk emango. Ez du atzoko hauteskundeen emaitzarik emango. Eguneroko berririk ez dugu emango. Informazioa, analisiak, erreportajeak, azterketak... sartuko ditugu, modu lasaiagoan. Gai atenporalagoak izango dira.

Nola otu zitzaizun horrelako atari bat sortzeko ideia?

Nire betiko ideia izan da horrelako zerbait egitea. Txiki-txikitatik euskal diasporako jendearekin harremana izan dut. Betisumatu izan dut ingelesez EuskalHerriari buruzko informazio landuagoa eskainiko zuen hedabide baten falta. Eguneroko berriakbadituzte, baina informazio orokorragoa falta zaie. Kaliforniako lagun batek esan zidan inork ez ziela azaldu Iparraldeko kasuaingelesez, Eguzki Urteagak Basque Tribune-en egin duen bezala. Txikia nintzenean Oñatira diasporako AEBetako jendeaetortzen zenetik dudan obsesioa da.

Norentzako komunikabidea da?

Gure helburua ez da diasporara soilik iristea. Mundu osoan Euskal Herriari buruz zerbait jakin nahi duen jendearengana iritsi nahi dugu. Diaspora hor dago, noski, baina gure irakurle bakarra euskal diaspora baldin bada,porrot egingo dugu. Guk hortik harago joan nahi dugu.

Zein gai jarri dituzue eskuragarri webgunean?

Esaterako, Trebiñuren egoerariburuzko erreportaje bat atera dugu, hango historiari begiratu bat eginez.

Zenbat kazetari dituzue lantaldean?

Proiektuaren beste ezaugarri bat da ez daukagula erredakziorik. Egiten ari garena da testuak eta artikuluak jendeari eskatu, gaiaren arabera. Enpresa baten berri eman nahi badugu, norbaiti eskatuko diogu. Ez dago kazetaririk lanean, kolaboratzaile sare zabal bat osatu nahi dugu. Horrez gain, aholkulari batzorde bat egongo da, gaiei buruzko iritzia ematen. Hurrengo astean, poliki-poliki aholkulari gehiago sartuz joango dira. Euskal Herri osoko pertsonai inportanteak izango dira.

Zein gai jorratuko dituzue?

Denetariko gaiak landuko ditugu. Hamar gai inguru sartu ditugu orain arte, baina beste asko martxan daude. Adibidez, euskal futbolaren finantza egoerari buruzko erreportajea martxan da. Bestalde, Imanol Murua Uriak bake prozesuari buruzko beste bat prestatzen ari da. Nafarroako euskararen etorkizunari buruzko erreportajea, kontzertu ekonomikoari buruzko azalpenak... Hainbat eta hainbat gai ditugu labean, eta pixkanaka sartuz joango gara. Abuztuan lasaiago ibiliko gara, baina oso pozik gaude lehenengo asteetan milaka bisita izan ditugulako. Aste honetatik aurrera hasiko gara gehiago sartzen, astean bitan edo. Bideak erakutsiko digu zenbat sar daitezkeen astero.

Euskal Herritik baino, kanpotik jasoko dituzue bisita gehiago. Nola ari zarete saltzen proiektua kanpoan?

Mundu zabaleko jendearen laguntza izan dugu. NABO North American Basques Organizations elkarteko Astero aldizkariak gure berri eman zuen. Toki askotako euskal etxeak ere ari dira gure proiektua zabaltzen. Euskal Herriko hainbat enpresak ere, haiei buruz idazten dugun neurrian euren webguneetan artikulu horien berri emango dute. Guk ez dugu promoziorik egin, baina erantzunarekin gustura gaude.

Hedabidea ingeles hutsean izanik, euskarazko artikuluak ere jasoko al dituzue?

Idahoko Michelle Alzola (AEB) da gure itzultzaile eta zuzentzailea.Getxon (Bizkaia) bizi da. Artikulu batzuk euskaraz sortzen dira, beste batzuk ingelesez, gazteleraz eta frantsesez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.