'Nafar away'-k denboraldi berria hasiko du gaur Hamaikan

Ultzama, gaurko atalean. HAMAIKA.
urtzi urkizu
2022ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Yasmine Khris Maansrik (Marseilla, Okzitania, 1996) Nafarroako txokoak ezagutzeari ekingo dio berriro Hamaika telebistaren Nafar away saioan. Bigarren denboraldia gaur hasiko dute, 20:15ean eta 22:00etan. Denboraldiko lehen atalean, Ultzaman ibiliko dira: Lantzeko inauterietako ziripotekin, Ultzamako gozo industrian lan egiten dutenekin, Lizasoko baserri eskolakoekin eta Aroztegian herri kiroletan aritzen den familia batekin arituko da solasean aurkezlea.

Datozen ataletan, Basaburua eta Imotz eskualdeetan, Leitzan, Agoitzen, Erriberrin eta Zugarramurdin ibiliko da Khris Maansri.

Hamaika telebistako arduradunek nabarmendu dute Nafarroan oztopoak dituzten eskualdeetara iritsi nahi dutela. «Nafarroako askotariko errealitateak erakutsi nahi ditugu», azaldu du Ekhiñe Atorrasagasti edukien arduradunak. «Nafar away bide horretan dago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.