Nafarroako Canal4 katearen itxieraren ostean, Canal6 eta Popular Television kateek bat egitea erabaki dute. Apirilaren azken astean edo maiatzeko aurrenekoan jaioko da bi kateen bat egitetik sortuko den telebista berria. «Proiektu guztiz berria izango da, zerbitzu publikoa izateko bokazioarekin eta Nafarroak ez duen telebista autonomikoa bihurtzeko asmoarekin», adierazi du Canal6eko zuzendari Roberto Camarak.
Nafarroako Gobernuak emandako diru laguntzetan izandako aldaketek bizkortu dute bat egitea. Orain arte hiru milioi euro banatzen zituzten hiru katerentzat. Baina aurten bi milioira jaitsi da laguntza, eta modu honetan banatu dute: milioi bat euro albistegientzat, 500.000 euro magazinentzat, 340.000 euro barne ekoizpeneko hiru saiorentzat eta 160.000 euro haur eta gazteentzako saioentzat. Proiektuak aurkezteko epea amaitu zen egunean Canal4k bere itxieraren berri eman zuen. Aipatutako laguntza guztiak Canal6ek eraman zituen, Popular TVk jasotako 340.000 euro izan ezik. Ordutik bi kateak bat egite prozesuan aritu dira lanean. Sortuko den kate berriak 57 langile izango ditu.
Komunikazioa
Nafarroako Canal6 eta Popular TV kateek bat egingo dute
Canal6eko zuzendariak dio «Nafarroak ez duen telebista kate autonomikoa» bihurtu nahi dutela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu