Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak elkarrekin mozio bat aurkeztu zuten atzo, Nafarroako Gobernuari eskatzeko ETB LTD bidez jasotzeko ekintza bide berriak har ditzan. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaile Batzordeak mozioa onartu zuten, eta, horrenbestez, aurki eztabaidatuko dute parlamentuan.
Nafarroa Baiko Asun Fernandez de Garaialdek adierazi du egungo egoera erabaki politiko batetik datorrela: «Nafarroan ETB ikus ez dadin tematu dira batzuk. Nafarroako errealitatearekin bat egin behar da, eta nafarrok merezi dugun konponbidea eman». Bilduko Bakartxo Ruizek adierazi du badela garaia afera konpontzeko: «Badirudi UPNk eta PSNk ez dutela borondate politiko nahikoa, hartutako konpromisoak betetzeko».
UPNko bozeramaile Carlos Garcia Adanerok adierazi du nafarrei ez zaiela dirurik kostatu behar ETB jasotzea: «Une batzuetan Eusko Jaurlaritza dirua jartzeko prest egon da; baina, agian, orain herritarrek ez dute ondo ikusten diru hori gastatzea». PSNko Maria Victoria Arraizak eskatu du ahal diren ekimen guztiak har daitezela, ETB normaltasunez jaso dadin.
Komunikazioa
Nafarroako Parlamentuan ETB LTD bidez hartzeko aferaz ariko dira aurki
Nafarroako Gobernuari ekintza bide berriak azter ditzan eskatzen dion mozioa onartu du parlamentuko mahaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu