Komunikazioa

'Navarra Directo' saioko langileek ETB babestea galdegin diote Legebiltzarrari

2011ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Navarra Directo-ko langileek ordezkaritza bat bidali dute Nafarroako Legebiltzarrera taldearen «ziurtasun eza» adieraztera. Aitor Perez langileen ordezkariak nafarrek ETB TDT bidez hautemateko «eskubidea» aldarrikatu du, eta esan du eginkizun hori EAEko edo Nafarroako gobernuei dagokiela, «ez kateko langileei».

Eskakizun horren inguruan UPNko bozeramaile Ramon Casadok dio konponbidea Eusko Jaurlaritzari dagokiola, ez Nafarroari. Barcina presidentearen gobernukideek, ordea, jarrera hori kritikatu dute. «UPNek negoziazioei ekin beharko lieke», esan du PSNek. Harago joan dira NaBai, Bildu eta Ezkerra, eta konponbide ireki baten alde egin dute. Horrez gainera, Gobernuaren jarrera arbuiatu dute, eta esan dute «obsesioa eta beldurra» diola euskalduna den guztiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.