Komunikazioa

'Nickdutnik' saioaren azken denboraldia gaurtik ETB3 katean

QR kodeak erabiliko dituzte aurreneko aldiz, eta telebistatik webgunera mugitzeko aukera emango dute

urtzi urkizu
Donostia
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETB3 kateko Nickdut nik saioak bere azken denboraldia estreinatuko du gaur, 23:00etan. Interneten ere ikusiko ahalko da programa nickdutnik.com eta eitb.com webguneetan. Denboraldia osatuko duten 11 ataletan, Euskal Herrian sortutako Interneteko proiekturik onenetako batzuk ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Teknologia, ikus-entzunezko euskarri berriak eta bideo jokoak ere izango dituzte hizpide.

Berrikuntzen artean, QR kodeak aipa daitezke. Kode horiekin telebistatik webgunera erraztasunez mugitzeko aukera izango dute ikusleek.

Halaber, sintonia eta irudi berria estreinatuko ditu gaur ETBko programak.

Sare sozialen bidez ikusi ahalko da saioaren azken denboraldia: Twitterren @nickdut nik eta facebook.com/nickdutnik.

Aurreko denboraldietan bezala, Arantza Garces izango da saioko aurkezlea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.