Zibergela

Nokia eta Microsoften arteko ezkontza

2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gauza jakina da Nokia enpresa finlandiarrak garai txarrak bizi dituela. Oinarrizko sakelako telefonoen artean errege bada ere, smartphone izenez ezagutzen diren goi mailako telefonoetan bere presentzia asko jaitsi da azken urte hauetan. Bi izan dira gailendu zaizkion enpresa edo plataformak: batetik, Appleren iPhone; eta bestetik, Googlek abian jarri zuen Android sistema eragilea.

Bi kasu horietan, Apple eta Googlek euren plataformetan erabili ahal diren programak sortuko dituzten programatzaileen arreta lortu dute, eta, ondorioz, bi plataforma horietan aplikazio andana dugu eskura. Nokia ere saiatu da bere MeeGo (http://meego.com/) sistema eragile propioa plazaratzen, baina ez du arrakasta handirik lortu.

Merkatutik alboratua ikusita, Nokiak Microsoftekin akordioa egin du: bere smartphone-tan, Windows 7 sistema eragilea sartuko du. Hala ere, oraindik ez daplazaratu halako gailurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.