Parot doktrinaren epaia emango du astelehenean Giza Eskubideen Europako Epaitegiak, eta Berria TBk zuzenean emango du albistea, 11:15etik aurrera. Saio berezia prestatu dute horretarako, eta mahai inguru bat egingo dute erabakia aztertzeko: Karlos Apeztegia preso ohiak, Garbiñe Biurrun epaileak eta Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerat-eko kideak parte hartuko dute mahai inguruan. Iñaki Petxarroman BERRIAko zuzendariordeak gidatuko du saioa. 11:30 inguruan espero da auzitegiaren epaia jakitea.
Karlos Apeztegiak 21 urte igaro zituen kartzelan, eta Parot doktrina ezartzeko arriskuan egon zen. Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte arloko presidentea da, eta epaiari buruzko xehetasun juridikoak azalduko ditu. Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerat-eko kidea eta Gotzone Lopez de Luzuriaga presoaren iloba da. 23 urte pasatxo daramatza preso Lopez de Luzuriagak, Parot doktrina ezarrita. 2007an bularreko minbizi baten ondorioz ebakuntza egin zioten. Gerora jasotako tratamendua baldintza zailetan jaso zuen, eta bukatu duen arren, oinazeak ditu oraindik.
Komunikazioa
'Parot doktrinaren' ebazpena, zuzenean Berria TBn
Karlos Apeztegiak, Garbiñe Biurrunek eta Nagore Lopez de Luzuriagak erabakia aztertuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu