Komunikazioa

'Salvados'-ek %26,2ko ikusle kuota izan zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Espainian ere liderra izan zen igandean Jordi Evoleren saioa, %19,8ko kuotarekin (4,3 milioi ikus-entzule)

urtzi urkizu
Donostia
2013ko otsailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Igandean ikusmin handia piztu zuen La Sexta kateko Salvados saioaren itzulerak, Finlandiako hezkuntzari buruzko erreportajearekin. Jordi Evolek gidatzen duen programak %26,2ko ikusle kuota bereganatu zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan (257.000 ikus-entzule). Igandean gehien ikusi zen emanaldia izan zen, alde handiarekin. Bigarren tokian ETB2ko El conquistador del fin del mundo saioa gelditu zen, %20,9ko kuotarekin (165.000 ikus-entzule).

Saioaren inoizko datu onenak

Espainian 4,3 milioi ikus-entzule lortu zituen Finlandian grabatutako erreportajeak (%19,8ko ikusle kuota). Hori da La Sextak kiroletakoa ez den saio batekin inoiz lortutako daturik onena. Nabarmentzeko modukoa da 25-34 urte bitarteko ikusleen artean programak %23,8ko ikusle kuota bereganatu zuela; pixka bat handiagoa izan zen kuota 35-44 urte bitartekoen artean, %25,9koa.

Katalunian programak %20,7ko ikusle kuota izan zuen. Madrilgo erkidegoan izan zuen daturik onena, %27,1eko kuotarekin. Salvados-en aurreko hamar denboraldietatik azkenekoa izan zen arrakastatsuena (Espainian %13,2ko batez besteko kuota).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.