Komunikazioa. Irlen sarea

SGAEren kupula atxilotu dute

gorka julio
2011ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Ez da gaurko albistea eta titularrak broma ematen duen arren oraingoan egia da. Anonymous-ekin ez bezala, bururik ez duen, beraz kupularik gabeko talde baten kupula atxilotzea ezinezkoa bada, SGAErena aski ezaguna dugu. Normalean beste gai batzuekin erabiltzen duten kupula hitza erabili izana barkatuko didazue, baina espero dut broma kutsua ere ulertuko duzuela.

Baina zergatik orain? Zergatik SGAE eta horren buru den Teddy Bautista orain atxilotu. Azken albisteen arabera badirudi kanona ere zalantzan jartzen hasi direla. Hau dena, ez da kasualitatea eta segur aski Espainian egongo diren hurrengo hauteskundeetarako posizioak bilatzea ere bilatuko du. Hala ere, honen guztiaren atzean aldaketa sakonagoak daude eta jabetzarekin dute zerikusia.

Orain arteko jabetza eredua eta jabetza intelektuala horren parte bezala oso hertsia izan da. Historian zehar jabetza mota ezberdinak egon izan diren arren, sistema kapitalistaren barnean gehien zabaldu eta promozionatu nahi izan dena jabetza pribatua (eta bere eraldaketa guztiak) izan dira. Jabetza intelektualaren ikuspuntu hertsi horren krisia erabatekoa da, batez ere mundu digitalak eskasian oinarritutako sistema hori erabat aldatu duelako. Ordua da beraz jabetza motak ere birplanteatzen hasteko.

Jabetza komunitarioa, kolektibo batek duen jabetza; jabetza publikoa; res nullius, inor jabe izan ez den eta ezin izango duen zerbait (haizea, ura...); jabetza publikoa.... Baina horretaz gain, ordua da baita ere jabetza mota horrek ez sortzaileari bakarrik, baizik eta lan hori jaso, izan, kontsumitu, erabiliko duenari ere zein onura ekarriko dizkion ere kontutan hartzeko. Noski, jabetza motak are eta jendartearen parte handiagoenari eragin, hobe.

Noski, erosle, erabiltzaile, jasotzaile... horiengan ere eraldaketa bat eskatuko du horrelako jabetza mota berrien erabilpena. Horrek esan nahiko du, pertsona horiek izan beharko dutela sortzaileen sostengu eta askotan diru iturri. Jabetza sozial mota berri horiek martxan jartzeko denon konpromezua beharko da, modan dauden procomún, commons, crowdfunding... hitzak nahi badituzue ahaztu; jendarte osoarentzat onuragarriak diren jabetza mota berriak erabiltzea nahi badugu denon konpromezua beharrezkoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.