Komunikazioa

Sinderen aurkako oihuak isilaraztea leporatu diote TVEri

Goya sarietako galan, Espainiako Kultura ministroaren aurkako protestaldia egin zuen Anonymous taldeak

urtzi urkizu
Donostia
2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Batzuentzat zentsura beste batzuentzat halakorik ez. Igande gauetik Interneten bolo-bolo dabilen gaia da Anoymous taldeak Sinde legearen aurka egin zuen protestaldia Madrilgo Teatro Real antzokiaren aurrean. Angeles Gonzalez-Sinde Espainiako Kultura ministroa antzokira iritsi zenean, manifestariek oihuka hartu zuten. Hainbat blogarik eta Twitterreko hamaika erabiltzailek salatu dute TVEko emanaldian oihu horiek isilarazi egin zituztela. Telebistako emanaldia bost minutu beranduago egiten ari zen TVE, eta protestarien garrasiak ez zituzten eman. Rtve.es webgunean ekitaldia jarraitzen ari zirenek, ordea, garrasiak entzun ahal zituzten.

Interneten ere badira zentsurarik egon izana ukatzen dutenak. TVEko albistegian protestaldien inguruko 15 segunduko albistea eman zuten. Alex de la Iglesiari, berriz, protestarien inguruangaldetu zion TVEko erreportariak.

Goya sarietako antolakuntzak figuranteak kontratatu zituen, www.caballerozp.com-en azaldu dutenez, artistak txalotu eta protestariak gutxiago entzun zitezen.

RTVEren gaineko manifestua

Hainbat sektoretako 200 lagunek manifestu bat aurkeztu zuten atzo Madrilen, RTVEk ikus-entzunezko eskaintza «independente eta kalitatezko» baten aldeko apustua egin dezan. Herritarren eskariekin koherente izateko eskatzen diete RTVEri,eta «eskaintza erakargarri eta berritzaile bat egiteko baliabideak eduki ditzala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.