Komunikazioa

'Teletubbies' saioa emango du ETB1ek arratsaldero ingelesez

Txirri, Mirri eta Txiribitonen 'Sagarra da apple' saioa ere ETB1en hasiko dira ematen, 19:50etik 20:00etara

Teletubbies saioa Radgoll Productionseko Anne Woodek sortu zuen. BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Arratsaldeko programazioan aldaketak egingo ditu datorren astelehenean ETB1 kateak. Arratsaldero magazinak ordu erdi gutxiago iraungo du, haurrentzako leiho bat zabalduko baitute 19:25etik 20:00etara. 19:25etik 19:50era, Teletubbies saioa emango dute, ingelesez. Eta 19:50etik 20:00etara, orain arte soilik ETB3n eman duten Sagarra da apple Txirri, Mirri eta Txiribitonen saioa.

«Euskal Telebistaren lehen katea berriro orotariko kate bilakatzeko bidean egin dugu apustu hori. Haur programazioari leihoa zabaltzea ETB1 publiko osoarentzako izateko saio bat da», adierazi du Rosa Diez Urrestarazu ETB1eko eduki zuzendariak.

Teletubbies ingelesez emanda, helburua «ingelesa ikastea eta entretenimendua ematea da», Urrestarazuren arabera. Saio hori BBCrena da, eta haur txikientzako da. 1997tik 2001era, 365 atal egin zituzten.

Txirri, Mirri eta Txiribitonen Sagarra da apple saioan ere ingelesak garrantzia du. Euskararekin eta ingelesarekin jolastuz, ingelesez hitzak ikasteko aukera ematen baitu saioak. Programa ETB3n ere ematen dute, 07:30ean eta 17:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.