Gaur hasiko da ETB2n Tu plato favorito, Africa Baetak aurkezturiko saioa (22:20). Hogeita bat pertsona ezagunek hartuko dute parte, eta bakoitzak bere plater gustukoena aurkeztuko du; jaki hori zergatik aukeratu duten arrazoitu beharko dute, eta hainbat bitxikeria ere kontatuko dituzte. Ondoren, jatetxe batera joango dira, eta hango sukaldariak azalduko die jakia nola prestatu behar duten. Horretarako, pertsona bakoitzak leku berezi bat aukeratuko du, tokiak eta jakiak harreman estua izango baitute. Esaterako, Juan Bas idazleak bizkaitar erara prestatutako barraskiloak proposatuko ditu; Edurne Pasabanek, Tolosako babarrunak; Iñaki Perurenak txuleta bat erreko du plantxan, Leitzako txoko batean; eta Ismael Urzaizek, Nafarroako jaki tipiko bat, zainzuriz, alkatxofaz, ilarrez eta babaz eginiko .
Ikusleak, epaimahai
Zazpi saio eta finala izango dira: hogeita bat pertsona eta jaki, guztira. Saio bakoitzean hiru parte hartzaile agertuko dira, eta horietatik bat aterako da garaile, ikus-entzuleek aukeratua. Zazpi onenen artean egingo dute finala, zuzeneko saio batean, eta ikusleek erabakiko dute nor den irabazlea. Botoa eman ahal izango dute, SMS bidez edo eitb.com atariaren bitartez.
Gromaz enpresak ekoitziko du saioa, Tu vista de Euskal Herria egin zuen lantalde berak. Euskal Herriko hainbat txoko erakutsi zituzten orduko hartan; orain, berriz, euskal gastronomia azaleratuko dute.
Komunikazioa
'Tu plato favorito' programa estreinatuko dute gaur ETB2 katean
Africa Baetaren begiradapean, hainbat pertsona ezagunek euren gustuko platerak aurkeztuko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu