Twitterrek Diario Fatxori esan dio akatsa izan dela kontua etetea

urtzi urkizu
Donostia
2014ko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Diario Vasco egunkariaren «praktika txarrak» salatzen dituen Diario Fatxo taldearen kontua bertan behera utzi zuen atzo goizean Twitterrek, sustatzaileek Facebooken salatu zutenez. Berehala hasi ziren behin-behinean beste bat erabiltzen: @Fatxokia (Zarauzko Diario Fatxoren kontua da). Era berean, sare sozialetan elkartasun mezu ugari zabaldu ziren atzo egun osoan, #GoraDF erabiliz. Arratsaldean, 17:30 aldera, ordea, Twitterrek mezu bat igorri zion Diario Fatxori, kontua etetea «akats» bat zela adieraziz. Ordutik, normaltasunez martxan da @DiarioFatxo kontua.

Kontua eten zitzaiela jakin zutenean, Diario Fatxoren sustatzaileek haien helburuak mantenduko dituztela iragarri zuten: «Gipuzkoako egunkari 'salduena' den Diario Vasco-ren gezur eta manipulazioak salatzen jarraituko dugu!».

@DiarioFatxo kontuak 6.000 jarraitzaile ditu Twitterren. Blog bat ere badute: http://diariofatxo.wordpress.com. Duela egun batzuk paperean inprimatutako zenbaki bat zabaldu zuten.

Antzeko bi kontu ere badira martxan Twitterren: @ElChorreoEspaol eta @DiarioPattarra. Bizkaiko eta Nafarroako Vocentoren bi egunkarien «manipulazioak» salatzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.