Komunikazioa

Txirri, Mirri eta Txiribiton, Eguberrietan ETB3n

Datozen egunetan 'Trikitraka Trikitron' saioaren 13 atal ikusteko aukera izango da, 14:00etan

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
ETB3 katearen haur programazioaren barne, aste honetan eta hurrengoan Trikitraka Trikitron saioa ikusteko aukera izango da (14:00). Besteak beste, Txirri, Mirri eta Txiribitonek Barañainen, Amurrion, Irunen, Barakaldon, Gasteizen, Bilbon, Eibarren, Lizarran, Donostian eta Zallan grabatutako saioak emango dituzte. Betiko Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoekin batera, juniorrak ere taula gainean izango dira, ohiko lagunekin batera: Pepitto makinari xelebrea, Matixa rapera bihurria, Kakusai maltzurra, Marxiana sorgina, Eskeleto tuntuna, Amona Matixona eta Aitona Pepitton.

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek azkeneko urteetan sortutako abesti berriak eskainiko dituzte saio horietan: Sudur gorria, Aitonamona txapeldun, Zeinen ederki, Zoro gaitezen, Marko Polo...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.