ETB2 kateak gau berezia prestatu du gaurko, ETAk armak utziko zituela adierazi zuenetik urte bat pasa dela eta. Lehenbizi, 22:35ean, K2000 ekoizpen etxearen 20 de octubre de 2011. Año Uno dokumentala emango dute. Maite Ibañezek zuzendutako lan horretan, ETAren erabakiaren inguruko hainbat iritzi jasotzen dira: Mariano Agirre NOREFeko zuzendaria, Juanjo Alvarez irakaslea, Brian Currin bitartekaria, Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea, Iñaki Garcia Arrizabalaga 1980an komando autonomoek hildako Juan Maria Garciaren semea, Carmen Gisasola preso politikoa, Fabian Laespada BAKeko kidea, Patxi Lopez lehendakaria, Iñaki Oiarzabal EAEko PPko idazkari nagusia, Paul Rios Lokarriko koordinatzailea, Alfredo Rubalcaba Barne ministroa 2006tik 2011ra, Alberto Spektorowski Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea eta Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea. Dokumentalak flashback bat proposatzen du, egungo egoerara iritsi arte izan diren gertaerak jasoz. ETAren su-etenak, negoziazioak, atentatuak, gizarte mugimenduak, atxiloketak eta lege aldaketak agertuko dira kontaketa horretan.
Ahots ugari eztabaidan
Dokumentalaren ostean, mahai inguru bat aurkeztuko du Estibaliz Ruiz de Azuak. Honako hauek izango dira solaskideak: Federico Mayor Zaragoza, Juan Luis Ibarra, Jonan Fernandez, Angel Mari Unzueta, Luis Aizpeolea, Paco Letamendia Ortzi, Pablo Aretxabala eta Paddy Woosworth. Urte honek eman duena eta etorkizunak ekar dezakeena aztertuko dute. Eztabaidan grabatutako hainbat hausnarketa entzun ahal izango dira: Berty Ahern, Peter Hain, Adolfo Perez Esquivel eta Piedad Cordoba.
Komunikazioa
'Un año sin ETA' albistegi berezia emango dute gaur gauean ETB2n
Maite Ibañezek zuzendutako dokumental bat eta eztabaida bat izango dira ikusgai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu