Komunikazioa

'Urtain' bihar La2 katean

Animalariok eta Centro Dramatico Nacionalek ekoitzitako antzezlana TVEk egokitu du telebistarako

Urtain antzezlanaren irudi bat. TVE.
Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
TVEk Estudio1 antzerki saioari ekingo diote berriro bihar, Urtain antzezlanarekin. La2 kateak 22:00etan estreinatuko du telebistarako egindako egokitzapena, eta, ondoren, Interneteko TVE nahieran zerbitzuan ikusteko modua ere izango da.

Animalario taldeak arrakasta handia lortu du Urtain antzezlanarekin; bederatzi Max sari jaso ditu. Eta antzezlan horretako aktoreek parte hartu dutetelebistako bertsioan: Roberto Alamok jokatzen du Urtainen rola, eta harekin batera Alberto San Juan eta Raul Arevalo ageri dira. Gidoia eta eszenaratzea bera da, baita zuzendaritza artistikoa ere.

Andres Luque arduratu da telebistako bertsioa zuzentzeaz:«Helburua da telebistan funtzionatzea antzerkian egin duen bezala, eta ikusleek pozbide bera sentitzea. Garrantzitsua da antzezlanaren egitura era esentzia mantentzea, telebistako erritmoarekin».

Urtain antzezlanaren telebistako bertsioa Donostiako Zinemaldian eman zuten joan den irailean. Orduan La2 kateko kultura arduradun Samuel Martin Mateosek nabarmendu zuen Urtain-en bat egin dutela TVEko profesionalen esperientziak eta Animalario taldearen obrako talentuak. «Emaitza ohiz kanpoko ikus-entzunezko produktu bat da».

Prados del Reyko goi bereizmeneko estudioetan TVEk grabatzen duten hirugarren antzezlana da Urtain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.