Komunikazioa

Uztailaren 5etik aurrera, Twitter euskaraz erabiltzaile guztientzat

Erabiltzaileek hilabete daramate Twitterreko edukiak euskaratzen; dena itzuliz gero, erabilgarri izango da

Erabiltzaileen eskaerei erantzun die Twitterrek, eta euskaratzea onartu du. BERRIA / BERRIA.
Donostia
2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Twitter sare sozialak esaldiak itzultzeko gune bat ireki zuen duela hilabete, eta dagoeneko euskaratu dituzte ia eduki guztiak. Uztailaren 5ean jarriko dute martxan plataforma euskaraz.

Lander Arbelaitz Argia.com-eko arduraduna izan zen Twitter euskaratzeko kanpaina abiarazi zuena, eta, urtebeteren buruan, eman ditu fruituak haren ahaleginak. Joseba Kamio komunikazio eta marketin adituak jarraitu zuen ekimenarekin. Dena den, euskal tuitlari guztien ekarpenari esker lortu da Twitter euskaratzea. Arbelaitzen esanetan, tresnak euskaraz izatea garrantzitsua da, baina funtsezkoena jendeak euskaraz idaztea da. Iritzi berekoa da Luistxo Fernandez Umapeko sortzailea ere: «Menuak baino gehiago, jana da garrantzitsua».

Itzulpen lanetan aritu direnek ikus dezakete dagoeneko euren profila euskaraz, beta bertsioan. Gainerako erabiltzaileek, aldiz, uztailaren 5a arte itxaron beharko dute. Twitterren euskaraz aritzen direnek gogo onez hartu dute albistea, zerbitzua euskaraz izateak onurak ekarriko baitizkie. Albisteak jakin-mina piztu du erabiltzaileen artean, eta askok mezuak idatzi dituzte#Twittereuskaraz etiketaren bidez.

Euskaraz ari diren tuitlarien kopurua 12.000tik gorakoa da. Hizkuntza gutxituen artean bigarren tokian dago euskara Twitterren, Haitiko kreoleraren ostean.

Beste bost hizkuntzatan

Euskaraz ez ezik, beste bost hizkuntzatan ere egongo da Twitterreko menua uztailaren 5etik aurrera: katalanez, grezieraz, txekieraz, ukraineraz eta afrikaansez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.