Zibergela

YouTubek 6 urte bete ditu, sekulako zenbakiekin

2011ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
YouTubek 6 urte bete ditu dagoeneko, eta, oso plataforma ezaguna eta erabilia dela jakin arren, YouTubek bere urteurrenean eskaini zituen kopuruak harrigarriak dira.

Lehenengo kopuru harrigarria erabiltzaileek igotzen dituzten bideoen denbora da. Dagoeneko ez da ordutan neurtzen, egunetan baizik. Izan ere, minutu bakoitzean YouTubeko erabiltzaile guztien artean bideo bi egun igotzen dituzte. Hau da, erabiltzaile batek hamar egunetan igotako bideo guztiak ikusteko bere bizitza osoa beharko luke, lo egin gabe eta atsedenik gabe.

Beste kopuru harrigarri bat bisita kopurua da, hain zuzen ere, eguneko YouTubek 3.000 milioi bisita ditu.

Datuok hobetzeko gauzak dituzten arren, munduko webgunerik garrantzitsuenetakoa da, ez dago zalantzarik. Agian, orain hobetzeko gelditzen zaiona film eta telesailen merkatua izan daiteke. Eremu horretan, Netflix (https://www.netflix.com/) askoz aurreratuago dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.