Teknopolis-ek, ETBn zientzia dibulgatzen duen saioak, denboraldi berria hasiko du asteburuan, eta atzo aurkeztu zituzten ekarriko dituen berrikuntzak. On Zientzia bideo lehiaketa izango da saioan, eta hilero erakutsiko dizkigu 3.000 euroko saria irabazteko lehiara aurkezturiko lanak. Horrez gain, saioarekin zuzenean jolasteko aukera izango dute ikusleek, Egia ala gezurra? tarte berriarekin, eta une honetan zientzian gertatzen ari denaren berri emango digute.
Elhuyar fundazioko zuzendari Itziar Nogueras eta saioko aurkezle Oihana Jauregi izan ziren atzoko aurkezpeneko protagonistak, Zamudioko Teknologia Parkean (Bizkaia). Donostia International Physics Centerrek eta Elhuyar fundazioak egin zuten lehen On Zientzia bideo lehiaketa, iaz. Elhuyar fundazioak berak ekoizten du Teknopolis saioa, eta denboraldi honetan saioarenbidez ikusi ahalko da lehia. Hilero, pertsona ezagun batek bideoetako bat aukeratuko du, eta zergatik gustatu zaion azalduko du saioan.
Ikusleekin joasean
Bideoak aurkezteko aukera emateaz gain, ikusle oro jolastu ahalko da saioarekin aurrerantzean. Egia ala gezurra? tartean, zientziaren inguruko baieztapen bat pantailaratuko dute, eta zuzena edo okerra ote den asmatu beharko dute ikusleek.
Zientziaren abiada sentiarazteko, Orain eta hemen tartean, albiste bat plazaratuko dute astero, edonork ulertzeko moduan.
Komunikazioa
Zientzia jolasgarri bihurtu nahi du 'Teknopolis'-ek denboraldi berrian
Ikusleei parte hartzeko aukera emango diete eta bideo lehiaketa bat antolatuko dute Elhuyar fundazioaren saioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu