Komunikazioa
ZuZeuTB sortu dute, eta orainkariaren itxura aldatu
INTERNET. ZuZeu orainkari digitalak argitaratzen dituen bideo guztiak ZuZeuko telebistan ikusi ahalko dira. Elkarrizketak bideo formatuan egingo dituzte. Esate baterako, egunotan Ludger Mees eta Edurne Garmendiari egindako elkarrizketak ikus daitezke. Itxura ere aldatu du orainkariak. Azaleko sarrera nagusien tituluak diapositiba pase moduko batekin nabarmendu dituzte. Gainontzeko sarrera guztiak kronologikoki zerrendatuta agertzen dira. Euskal hedabide eta blogarien bilduma ere osatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu