Korrikan migratzaileei lagundu zietenen aurkako epaiketa
Zazpi lagun epaituko dituzte Baionan, Korrikan zenbait migratzaileri Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga zeharkatzen laguntzea egotzita.
Sartu dira epaitegira auzipetuak
Txalo artean sartu dira auzipetuak epaitegira, 'Euskal Herria harrera herria' oihu eginez.
Txalo artean sartu dira auzipetuak epaitegira, 'Euskal Herria harrera herria' oihu eginez @berriapic.twitter.com/pY3ZzKAlc9
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) January 28, 2025
Peio Dufau: «Nik ere lagundu ditut etorkinak»
Peio Dufau EH Baiko diputatua ere bertan da. «Nik ere lagundu izan ditut etorkinak. Betidanik izan da elkartasuna Euskal Herrian».
Peio Dufau @EHBai-ko diputatua ere bertan da. «Nik ere lagundu izan ditut etorkinak. Betidanik izan da elkartasuna Euskal Herrian» @berriapic.twitter.com/BNMu9svkv3
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) January 28, 2025
«Klase elkartasuna» aldarrikatu du Garbiñe Aranburuk
Migrazio politikak epaitu behar direla erran du Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile nagusiak, eta ez elkartasunaren ekintzaileak. Klase elkartasuna aldarrikatu du.
Migrazio politikak epaitu behar direla erran du Garbiñe Aranburu @LABsindikatua-ko koordinatzaile nagusiak, eta ez elkartasunaren ekintzaileak. Klase elkartasuna aldarrikatu du @berriapic.twitter.com/8QTMDAoQzg
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) January 28, 2025
Jende andana elkartu da epaitegi aitzinean
Dozenaka jende elkartu da Baionako Auzitegi aitzinean, zazpi auzipetuei babesa adierazteko. 3.513 pertsona autoinkulpatu dira orotara, eta sinadurak ematen segitzen dute auzitegi aitzinean ere.
Jendetza elkartu da Baionako Auzitegi aitzinean. 14:00etan hasiko da migranteei Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga pasatzen laguntzea leporatzen dieten zazpi herritarren kontrako epaiketa. Korrikako lehen egunean egin zuten desobedientzia ekintza @berriapic.twitter.com/gqWws9brzk
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) January 28, 2025
Auzipetuak babesteko elkarretaratzea
13:00ean hasiko da migratzaileei laguntza emateagatik auzipetutako zazpi herritarrei babesa erakusteko elkarretaratzea. Eragile politiko, sozial eta sindikal andanak deitu du protesta.