Zurriolako zubia
Ustekabea erabatekoa izan zen, itsasgora gauean heldu zelako. Olatuek gogor jo zuten Donostian Zurriolako zubiaren kontra. JON URBE / FOKU
Kalteak Kontxan
Eguna argitu zuenean hasi zen jendea jabetzen ekaitzak eginiko kalteaz. Olatu handiak sortzeaz gain, marea biziak egokitu ziren. Normalean ez da olatu handirik Donostiako Kontxan, badia babestuta dagoelako. JON URBE / FOKU
Donostiako Nautikoaren pasarela
Aztik Donostia parean duen buiak 13 metroko olatuak neurtu zituen, hau da, lau solairuko etxe baten tamainakoak. Donostiako Nautikoaren ondoko pasarela eraman zuten uhinek. JON URBE / FOKU
Harriak Alde Zaharrean
Donostiako Alde Zaharreko kale batzuk harriz bete zituen enbatak. 200 kiloko harriak ere jaso behar izan zituzten, itsasaldiaren indarraren lekuko. JON URBE / FOKU
Zuloaga plaza hartu zuen urak. Gero, udalak moldatu behar izan zuen Alde Zaharreko hainbat guneren babesa. 1965tik ikusi gabe zuten halako denboralik Donostian.
Jon Urbe / Foku
Inork ez zuen minik hartu, baina 600 pertsonak kalteak pairatu zituzten. Gipuzkoan bakarrik 30 milioi euro inguru galdu ziren.
Jon Urbe / Foku
Donostia izan zen hiririk kaltetuena, baina azpiegitura asko hondatu zituen ekaitzak kostalde osoan. Zarautz eta Getaria arteko errepide eta pasealeku zati handiak suntsitu zituen.
Gorka Rubio / Foku
Ipar mendebaldeko haizeak olatuak zuzenean bultzatu zituen Zarauzko kaiaren kontra. Txalupa asko hondoratu zituen ekaitzak.
Gorka Rubio / Foku
Klima larrialdiak halako enbatak sarriago gertatuko direla esaten dute adituek. Euskal Herriko hondartzetan edukiko duten eragina aurreikusteko balio dute 2014ko irudiek: Zarautzen dunetan eraikitako golf zelaiaren hesia arriskuan.
Gorka Rubio / Foku
Ohi bezala, Zarauzko malekoiko taberna eta etxabeetan sartu zen ura, baina kalteak ez ziren ohikoak izan, baizik eta dezente larriagoak. Irudian, taberna bat garbitzen.
Gorka Rubio / Foku
Aztiren kalkuluen arabera, halako enbata indartsuak 50 urtetik behin gertatzen dira. Baina klima larrialdiaren eraginez itsasoaren maila igotzea espero denez, mendeak aurrera egin ahala askoz sarriago gertatzea espero dute.
Gorka Rubio / Foku
Gipuzkoa izan zen lurralderik kaltetuena, baina Bizkaian Bermeon eta Plentzian txikizio handiak eragin zituen. Bermeon Frantxuako hormigoizko barrako 50 metro bota zituen. Bertakoen arabera, 200 urte zeraman zutik itsasoari aurre egiten.
Marisol Ramirez / Foku
Bermeoko kai-muturra berriz osatzeko lanei ekin zioten hurrengo egunean. , eta Gipuzkoako eta Bizkaiko kaietan 6,5 miloi euro gastatu behar izan zituen Jaurlaritzak.
Luis Jauregialtzo / Foku
Geroztik, lan handiak egin dituzte kostaldeko gunerik ahulenak babesteko, milioi euro asko gastatuta. Baina galdera uretan dago: aurreikuspenak horren larriak izanda, noraino eutsi ahalko zaio itsasoaren indarrari?
Jon Urbe / Foku