Kritika. Beldurrezko eta Fantasiazko Astea

Argi izpi bat

Beñat Eizagirre Indo.
2012ko urriaren 30a
00:00
Entzun
'Resolution'

Zuzendaria: Justin Benson eta Aaron Moorhead. Aktoreak: Peter Cilella, Vinny Curran, Zahn McClarnon, Bill Oberst Jr., Kurt David Anderson. Herrialdea: AEB.

Iraupena: 93 minutu.

Orain arte esplotaziozko lanak nagusi izan dira, eta badirudi beldurrezko eta fantasiazko generoaren zaleak gustura direla. Cockneys vs Zombies komediak puntuazio gorena jaso du, eta sail ofizialeko irabazlea zein izango den jakiteko asko falta den arren, datu horrek gehiengoaren gustuen berri ematen digu. Generoak konbentzio jakin batzuk dituela argi dago, eta konbentzio horiek Luciferrek bere jarraitzaileei emandako aginduak dirudite. Publikoaren onespena lortzeko helburuarekin aginduak txintik esan gabe betetzen dituzte. Hollywoodeko aro klasikoko egile gehientsuenek egiten zuten moduan, ez dute berrikuntzarik proposatzeko ez ausardiarik ezta interesik ere erakusten, eta, hortaz, formula berbera errepikatu besterik ez dute egiten. Ez dute arriskurik hartzen, eta sormena, lengoaia zinematografikoa eta horrelako aspektuak ez zaizkie batere axola.

Zorionez gazte hauen proposamena ezberdina da, eta eskertzekoa da. Gidoia badu, behintzat, eta ez da gutxi. Harrigarria badirudi ere, hezur haragizko pertsonen presentzia nabaria da. Interesgarria da, nahiz eta minimalista izan. Bi pertsonaien arteko istorio sinplea du ardatz, eta, alde horretatik, gogora ekar ditzake Madrid, 1987 eta Io e te filmak.

Baina generoaren zale askori bi lagunen arteko istorioa zeharo aspergarria suerta dakioke, eta, horregatik, naturaz gaindiko fenomenoak agertzen dira. Indiarren erreserba batean daude, eta edozer gerta daiteke. Arrazoizko azalpenik ez duten gertakarien bidez jarraitzaileen oniritzia eskuratu nahiko zuten. Barkamena eskatzeko modu bat izan zitekeen. Istorio hau jasateak ordainsaria du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.