Literatura. 'MARIA GOIKOAK BATBIRULAU!'

Atxia motxia

2012ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Idazlea: Anjel Lertxundi.

Ilustratzailea: Antton Olariaga. Argitaletxeak: Alberdania, Erein, Igela.

Klis-klasikoak bilduma sortu berriari esker, 80ko hamarkadako lan bitxi hori berriz argitaratua ikusteko parada eskaini zaigu. Izan, lau liburuxkaren berrargitalpena da: Tximinitik gora, Auskalo mendian, Titiritero Titirimundi eta Elegantzia frantzia.

Egia zor, jatorrizko lanak ez dira topatzen errazak, eta ahoz ahokotik iritsi zaizkit lau liburuxka haien oroitzapenak.

Liburua zabalduta, ordea, ohartu nahiz testu asko oso ezagunak direla, dela kultur ondarearen ezinbesteko aleak direlako, dela haur literaturako bildumetan berrargitaratutako piezak direlako.

Esan dezadan liburua kanta, esaera, txiste, asmakizun, antzerkitxo eta halakoz osatuta dagoela, Antton Olariagaren ilustrazioen gainean ipiniak gehienetan, eta, beti-beti, testuaren grafiarekin jolasean.

Hain zuzen ere, liburu berezi hori osorik jolasa baita, berdindionondikirekitzenduzun erako liburu bat, haurrekin lanean aritzen diren bitartekarientzako testu iturri bezainbeste, parranda bihur dezake haur jolastien irakurketa.

Anjel Lertxundiren ekarpena zera da: tradizioa berriz interpretatzea eta modernizatzea. Olariagarena, berriz, kolore, forma eta irudi erakargarrien bidez jantzi egokia ematea.

Amaitzeko, erakusgarri, zotz egiteko hau: «Dondonite, kabo teniente, dondonel, kapitan koronel, aitona Mañuel, sakristau Paxkuel, sagarra manzana, bela eta kandel, soldadu furriel, fusilak tiro pum, dondonite presente, fuera, fuera teniente».•
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.