EOS eta Kepa Junkera
Non: Arriaga antzokian, Bilbon.
Noiz: Martxoak 23.
Bilboko KepaJunkera zaleek ez zuten hutsik egin, eta arrakastaz bete zutenArriaga antzokia abentura batean murgiltzeko Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. Zein da abentura? Nola uztartu orkestra sinfonikoa erraldoia — 70etik gora musikari maisuak eta instrumentu landuak— herrikoia den instrumentu bakar xumearekin.
Gure ustez, bi izaera desberdinen arteko uztartze harmonikoa gainditua izan da. Izan ere, Kepa Junkera jotzaile bikaina da trikiarekin, eta, zer esanik ez, gure orkestraren musikariek duten gaitasun instrumentala. Gero, trikia tenperatua dago musika landuaren parean, eta ez du beste euskal instrumentu zaharragoek duten arazoa afinazioarekin. Beste aldetik, orkestraren bolumen zapaltzailea trikiaren gainean, eta antzokiak berak duen akustika lehorra ez dira oztopo izansonorizazio lanak egin dituzten teknikarientzat.
Horren ondorioz, orokorrean argi entzuten zen trikiaren eta orkestraren familien arteko enpastea; batzuetan nahastu antzean bazen ere. Baina guretzat arazotsuena piezen aukeraketa izan zen, eta haien gainean egin beharreko orkestrazioa. Hasteko esan behar da orkestratzaile ezezagunak izan duen arazorik handiena Junkeraren trikia zela eta honek asmatutako melodietatik zetorrela; hau da, trikia diatonikoa da—hots, mugatuagoa— , ez kromatikoa, eta Kepa hobeto mugitzen da dantzarako asmakizunetan besteetan baino. Orduan,ez zait askorik gustatu lehenengo lau piezetan Junkeraren trikiak izan duen protagonismo eskasa orkestraren musika intzidentalaren aurrean. Nagusitasuna orkestraren garapenean zegoen, eta horren inspirazioa musika eklektiko eta zatituetan oinarritua: zinemaren eragina, new age edo Piazzola... Eta kalitate desberdinekoa gainera. Hurrengo lanetan, aitzitik, Madagaskar eta Zallako San Martin- etan eta abarretan, orekatuago zegoen bien arteko konbinazioa, eta egokiagoa trikiaren garapena, apoteosira helduz Gaztelugatxeko Martxa-rekin. Aldiz, Junkerak ez ditu lekuz kanpoko disonantziak edo nota baten gaineko joko arinak,mordente, apoiatura eta tremolo errepikakorrak egin behar trikian daukan protagonismoa erakusteko. Enrike Ugartek eroso zuzendu zuen dantzarako eta akordeoirako gaitasuna gaineratuz.
Kritika. Musika
Elkartze emankorra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu