Kritika. Opera

Gozamena

2012ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
'Die tot Stadt'

Orkestra: BOS. Abesbatzak: Bilboko Opera Abesbatza eta Kantika Korala. Lekua: Bilboko Euskalduna. Eguna: apirilaren 21a.

Ahobatezkotasuna sumatu genuen publikoaren artean Korngold-en Hiri hila ekoizpena ikustean; hau da, partitura atsegina izatea, orkestra aproposa bilatzea, abeslari egokiak eta eszena dotorea lortzea. Nola uztartu ziren aldagai konplexu horiek? Erromantizismo osteko joerako partaidea zen Moraviako konpositore gaztea 1920an. Hori eta Hollywooden zinema soinudunaren atarian zutabe bat izatea Hitlerren jazarpenetik ihes egin zuenean AEBetara... Horiek azaltzen digute, neurri batean, bere musika eklektikoak daukanerakargarritasuna. Baina, gero, aitortu behar da Erik Nielsen zuzendariak Bilbao Orkestra Sinfonikoari daukan onena atera diolapartitura konplexuaren barnean: tinbre eta instrumentu askotako joaldia, sentsuala, lirikoa eta inpresionista; pasarte batzuek bukaeran aldiberekotasuna galtzea zehaztasun ñimiñoa baino ez da izan joaldi gehienbat politean. Beste horrenbeste adierazi behar dugu abeslarien alorrean: R. D. Smith tenorrak bolumenarekin juxtu ibili arren, kolorea duen ahotsa azaldu zuen, eta oso ziur agudoetan. Haren bikote protagonista E. Magee sopranoak ahotsaren indarra eta, zabalkundearen gainetik, lerro kantuan dramatismoa eta lirismoa zabaldu zituen, goi mailako interpretazioan; T. Hakala baritonoa intonazioan, vibratoan eta lerro kantuan oso ondo ibili zen; asko gustatu zitzaigun Mayer mezzoaren tinbre atsegina, gustua eta kantu lerro gozoa. Gainontzeko abeslariek, Ubietak, Martinsek, De Diegok eta Gijsbertsenek ondo bete zuten beren rol txikia, baina ederto antzeztu zuten eszenak eskatzen zuen erronka, esaterako, Commedia dell'Arte-ko eszenan... Bi abesbatzen interpretazio laburrek bermatu zuten lan osoaren kalitatea. Eta Willy Deckerren eszena ikusgarria eta dotorea izan zen. Freud-en ametsen interpretazioa adierazteko bi zatitan partitu zuten agertoki handia: hurbilean, bizitza erreala, eta, han hondoagoan, amesgaiztoen joan-etorriak. Adibidez, maisulanak izan ziren agertoki horretan lortu zituen erlijioaren prozesio argiztatzeak, arropak eta mugimendu mantsoak eta sabaia eta lurzoruaren okertzeak, ametsen mundua adierazteko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.