Kritika. Zarzuela

Kalitatezko sainetea

2012ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
'Entre Sevilla y Triana'

Egilea: Pablo Sorozabal. Musika: Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Rossini abesbatza. Lekua: Bilboko Arriaga antzokia. Eguna: ekainak 23.

Hiru arrazoigatik harritu gaitu , onerako, Pablo SorozabalenEntre Sevilla y Triana bi ekitaldiko saineteak: ekoizpenaren maila handiarengatik, partitura eta libretoaren kalitateagatik, eta hori guzti hori gure maisuaren heriotzaren 25 urte betetzear daudenean ahaztua zegoen lana berpizteagatik. Izan ere, ez gaude ziur Sorozabalen partiturak horrenbeste koadro flamenkoak aginduko zituenik, ezta ere Luis Fernandez de Sevilla eta Luis Tejedor libreto egileek horrenbesteko mugagabetasunean utziko zutenik sainetearen amaiera.Dena delakoa, izen gabeko gaurko moldatzaileek ikuspuntu aurrerakoia eman diote tradizioz oso atzerakoia izaten zen ezkondu gabeko ama baten zoriari.

Curro Carreres eszena zuzendariak erritmo bizia eta aktoreenetamultzoen ibilbide egokiakmaisutasunez lortuzituen. Haren magalean, dekoratu dotoreak suertatu ziren Sevillako bi giro desberdinak irudikatzeko, hots, errealista eta fantasiazkoa: kale baten itxura kurboa, azulejatua eta arrakalatua eta, pitzadura horretatik sartuko diren bapora eta portuko ikuspegia, giralda eta urrearen dorrea ahaztu gabe.

Aktore-abeslarien joera zartzuelaren maila onean emana izan da. Esaterako, Carmen Solis sopranoak poderioz antzeztu eta abestu zuen protagonistaren rola. Maria Jose Suarez sopranoak ahots atsegin eta kantu lerro egokiarekin bete haren lana. Gustatu egin zait Jose Julian Frontal baritonoakhaizeratu zuen ahots ziurra eta haren gustua. Gurutze Beitiak duintasunez abestu eta graziaz adierazibere pertsonaia.Beste Andeka Gorrotxategi tenorrak primeran eman zuen bere kantaldia agudo eta guzti. Aktoreen komikoen alorrean ondo egin zuek Felipe Lozak eta konplitu zuten Angel Garok eta Lander Iglesiasek. Manuel Coves musika zuzendariak ez zuen inolako arazorik. Malgu eta zehatz jo zuen Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin. Jesus Mendez cantaor-ak eta Manuel Valencia gitarra jotzaileakflamenkoaren palo desberdinekin girotu zuten dantzariekin batera orain arte ahaztua izan denPablo Sorozabalen sainete soziala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.