Donostiako 60. Zinemaldia. Kritika. Zuzendari Berriak

Nahimena

Parviz filmeko pertsonaia nagusia. DONOSTIA ZINEMALDIA.
Beñat Eizagirre Indo.
2012ko irailaren 28a
00:00
Entzun
'Parviz'

Zuzendaria: Majid Barzegar. Herrialdea: Iran. Iraupena: 105 minutu.

Jafar Panahi zuzendariari eskaini nahi izan dio bere bigarren filma Majid Barzegar herrikideak. False Baranhaye Mousemi / Rainy Seasons opera prima Rotterdam eta Montrealgo jaialdietan estreinatu zen, eta Parviz Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da. Mundu mailako estreinaldia izanik, publiko baten aurrean proiektatzen zen lehen aldia izan da, eta filmak eduki duen harrera ikusita, lasaitu ederra hartuko zuen gizonak. Aurtengo edizioan asko dira inkomunikazioa eta bakardadea hizpide izan dituzten lanak, El limpiador eta Carne de perro kasu. Aipatutako filmekin antzekotasun ugari ditu, agian, garrantzitsuena, protagonista 50 urte inguru dituen gizonezkoa dela; Carne de perro-k ezinegona transmititzea lortzen zuen, baina kasu honetan harridura nagusitzen da. Harrigarria izango da istorioak hartuko duen norabidea. Gutxik imajinatuko zuketen halakorik hasierako eszenen geldotasuna ikusirik. Gisa honetako egitasmoek ikuslearen aurreiritziei aurre egin behar die, baina denbora aurrera joan ahala mantsotasuna eta une isilak bigarren mailan geratzen dira, eta istorioa jaun eta jabe bilakatzen da. Gutxienez ehun kilo pisatzen du Parvizek, eta ia ibiltzeko gauza ere ez da. Oraindik aitaren etxean bizi da, eta ez dauka ez emazterik ezta enplegurik ere. Horregatik, inork ez du kontuan hartzen. Bizi den eraikineko bizilagunei enkargu batzuk egiteaz arduratzen da; gainerakoan, alferkerian igarotzen du eguna futbola ikusten eta erretzen. Ez dauka helbururik, eta helbururik ez daukan pertsona txorimalo hutsa kontsidera daiteke. Bere inguruko inork ez du pentsatzen ezer egiteko gai denik. Bada, oker zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.